Aisia.net
Urtxintxawww.urtxintxa.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

PUNPALAPLAN Euskal Jolasen Bilduma III

Punpalaplan izeneko DVDa, Urtxintxak 2001. urtean hasitako bidea jarraitzen du. Aurreko argitalpenenekiko estilo berdina eta euskarri mota desberdina duen Punpalaplan “Euskal Jolasen Bilduma III” DVD-CDa 2008. urtean eman zuen argitara Urtxintxa Eskolak.

Argitalpen hau txikienengan pentsatzen egin zen, horregatik, jolasak 0-5 urte arteko haurrei zuzenduak daude, nahiz eta jolas eta abesti ugari helduagoentzat ere baliagarriak izan.
Punpalaplan-ek hiru produktu mota biltzen ditu:

    * DVD-a: 30 jolas, telebistan edo ordenagailuan ikustekoak, jolas motaren arabera bilaketa egin ahal izateko menuarekin.
    * CD-a: 30 abesti
    * 3. Liburuxka: Gurasoei zuzendutako artikulu bat (Jolasa, hizkuntza jarreretan eta jokabideetan eragiteko bide eraginkorra) eta jolas eta abestien inguruko informazioa.

DVD honetan, honako jolas motak aurkitu ahal izango duzu: sehaskakoak, kukuka jolastekoak, laztanak, sendatzekoak, jan, jantzi, oinez, txalo, esku jolasak, kulunka, magalerakoak, erritoak, zozketa, biribilean egitekoak, igarkizun jolasak, sokasalto, goma,…

Prezioa: 20 €
(Web-gunetik erosiz gero %25eko beherapena.)

Eskaera egin


argazkia




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz