Otsailen 26ean, Miramongo Zientziaren Kutxagunean III. Soziolinguistika Jardunaldia burutuko da. Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izatea du helburu. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak burutuko dira, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko. Besteren artean Urtxintxa Eskolako ekarpena egongo da "Gazteen erabileraren korapiloa begi-bistan" izenburupeko hitzaldiarekin.
Informazio gehiago nahi izanez gero, soziolinguistika klusterrean aurkituko duzu.