Gizakia, gainontzeko izaki bizidunak bezala, osatzen doa, bere burua osatzen doa.Haurrekin ditugun harremanetan prozesu honetan konfiantza edukitzean datza eta horretan oinarritzen gara.
- Haurra eta gaztea bere garapenari ekin aurretik, lehenik eta behin bere oinarrizko beharrak asetuak egotea behar du. Hauek dira: maitatua sentitzea eta seguridadea sentitzea.
- Gizakia maitatua sentitzen da baldintzarik gabe onartua denean (epairik gabe, manipulaziorik gabe, zigorrik gabe, zentzurik gabeko saririk gabe,...) eta bere oinarrizko beharrak errespetatuak direnean (gertutasuna, babesa,...)
- Maitatua sentitzen da garapen beharrei giro egoki bat eskaintzen zaienean.
- Fisikoki seguridadea sentitzen du arrisku aktiboak ez daudenean.
- Emozionalki seguridadea sentitzen du eraso emozionalak eta fisikoak jasotzen ez dituenean, bere lana errespetatua denean, bere emozioak adierazi ditzakeenean.
- Seguridadea sentitzen du muga argi eta jarraietan bizi denean, giroa deneantzat lasaia eta ziurra izango dela bermatzen denean.
- Ikaskuntza ingurunearekin elkar-eragintza beraren bidez ematen da. Helduok ez dugu zergatik dena irakatsi behar.
- Balioak ez dira irakasten, bizitzen dira, ikasten dira.
- Haur bakoitzak sentitu behar du bere garapen mailarako egokiak diren baliabide eta azpiegiturak eskaintzen zaizkiola beharrezkoak dituen esperientziak bizitzeko, honela bere potentzialtasuna garatu ahal izango duelarik.
- Gure funtzioa haurrekin eta gazteekin gaudenean prozesu hauetan laguntzea da, bide-lagun izatea da, ingurunearekin elkar-eragintzarako beharrezkoak dituzten baldintzak ezin hobeak izan daitezela bermatuz (materialak eta emozionalak)
- Finean, onartu eta errespeta ditzagun bizitza prozesuak.
|
|
|