Aisia.net
Urtxintxawww.urtxintxa.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

Hizkuntza Heziketarako Ikastaroa

ERABILERA SUSTATZEKO HIZKUNTZAREKIKO JARREREN LANKETA

HARTZAILEAK
DBHko ikasleak

XEDEA
Egitasmo honen lehen xedea euskara erabiltzeko joera lantzea da. Hizkuntza heziketarako programa honen bidez hizkuntzarekiko jarrerak, balioak eta arau sozialak jorratu nahi ditugu.
Horretarako gaztetxoek hizkuntzarekiko dituzten usteak lantzen saiatuko gara. Robert Dilts-en ereduaren arabera, ez da nahikoa lortu nahi diren jokabide-aldaketak definitzea. Goragoko maila neurologikoetan ere eragin beharra dago: gaitasunetan eta, batez ere, usteetan. Usteek gaitasunak hautatzen dituzte, eta gaitasunek jokabideak, eta horiek, era berean, ingurunea eraikitzen dute.

Gure usteek eragin izugarria dute gure jokabideetan; motibatu egiten gaituzte eta moldatu egiten dituzte gure jokabideak. Gainera, usteak dira gure bizitzaren gidari; egonkortasuna eta jarraitutasuna ematen digute. Beraz, ikasleek hizkuntzarekiko dituzten usteei buruz hausnartuko dugu.

Honekin batera, hizkuntzaren alderdi estetiko-ludikoa landu nahi dugu sormena euskaraz bideratuz.
Usteetan eragiteaz gain gaitasunetan eragin nahi dugu. Gaitasunak bizitzan erabiltzen ditugun portaera, trebetasun orokor eta estrategiak dira. Euskararen erabilera areagotzeko egoera eta erregistro ezberdinetarako gaitasuna behar da. Gaitasun hori lortzeko sormena eta hizkuntzaren alderdi estetiko-ludikoa lantzeak garrantzi handia du.

Beraz, programa honen bidez usteak eta gaitasunetan eragiten saiatuko gara euskararen erabilera (jokabidea) handitzeko

OINARRIZKO CURRICULUMAREN ARABERAKO HELBURUAK
DBHko Oinarrizko Curriculum Diseinuko hizkuntzei dagozkien jarreraren inguruan zehazten diren helburuen artean, bereziki, hauek landuko ditugu:

- Hizkuntza errepresentazio eta komunikazio bide pribilegiatu bezala baloratu
- Hizkuntza manifestapen soziokultura eta kultura transmisio nahiz sorpenaren tresna bezala baloratu.
- Gizartearen errealitate eleaniztasunaren balorapen positiboa egin.
- Hizkuntza eta bariante ezberdinen erabilpenarekiko errespetua eta blorapen positiboa egin.
- Euskara eremu guztietan erabiltzeari buruzko jarrera positiboak eta aktiboak izan.
- Besteen ideien adierazpenaren aurrean jarrera irekia eta errespetuzkoa izan.

EDUKIAK
Programa honen edukiak Ulibarri programarako sortutako "Ahal izatetik nahi izatera" ikasmaterialean oinarritzen dira. Fitxa bilduma horretan azaltzen diren edukiak erabiltzen ditugu, beraz,  programa honetan azaldu nahi ditugun oinarrizko edukiak lantzeko. Bilduma hiru multzoetan sailkatuta dago:
1. Balio, jarrera eta aurreritziak: orokorrak eta linguistikoak.
2. Aurreritzi linguistikoak: interlinguistikoak eta intralinguistikoak
3. Hizkuntzaren, hizkuntza-komunitatearen eta hiztunen arteko osagarritasuna.

Bestetik, Gipuzkoako Urtxintxa Eskolaren Soziolinguistika Arloak azken urteetan landu eta prestatutako materiala (edukiak eta metodologia) erabiliko da: Lagunarteko Hizkerarekin Jolasean, Hizkuntz jolasak, Hizkuntzaren motibaziorako tresnak, Aisialdirako soziolinguistika...

IRAUPENA
Guztira: 20 ordu.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz