Pasaiako Udalak urte asko darama famili esparruan euskara sustatzeko sen-tsibilizazio lanean eta hainbat egitasmo gauzatzen; familia baita eraginkorrena haurren hizkuntza beharrei erantzuteko, hizkuntzarekiko maitasuna transmititzeko eta praktikan erabiliz, hizkuntzari garrantzia emateko.
Jolasa, gainera, hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko bitarteko atsegina da, era-kargarria bai haur eta baita gurasoentzat ere. Euskarak, horrela, eskolaz kanpoko balioa hartzen du, eta hori ezinbestekoa da gizarte erdaldunduetan haur eta gaztetxoek hizkuntza bereganatzeko eta erraz hitz egiteko moduan ikasteko. Zeregin honetan eskola ez dela nahikoa aspaldi frogatua dago.
Askotan, ordea, amek eta aitek ez dute ziurtasun nahikorik sentitzen euren haurrekin euskaraz jolasteko, edota, beste kasu askotan, ez dituzte euskarazko jolasak eta kantuak ezagutzen.
Hutsune hau bete nahian sortu da Zabu-zibu egitasmo berria. Parke eta plazetan elkartzen diren haur eta gurasoak dinamizatzaile batekin batera kantuan eta jolasean arituko dira. Gurasoek, euren haurrekin euskaraz jolasteko “laguntzaile” bat izango dute, beraz.