Dinamizatzailea asteazkenero barruti bakoitzeko parke edo plaza jakin batetara joaten da, barruti bakoitzera hilean behin
- Hileko 1. asteazkena Antxon
- 2. asteazkena Donibanen
- 3. asteazkena San Pedron
- 4. asteazkena Trintxerpen
Jolasak 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat dira eta bi txandatan banatzen ditugu:
- Lehenengoa, 0-3 urte bitartekoentzat 16.30etatik 17.30etara
- Bigarrena, 3-6 urte bitar-tekoentzat, 17.30etatik 18.30etara.
Dinamizazioak haurrek helduekin parte hartzeko pentsatuak daude, ez dira haurra dinamizatzailearekin utzi eta helduak beste nonbaitera joateko prestaturiko saioak.
2009/2010 ikasturteko azken eguna ekainaren 23an izango da; guztira, barruti bakoitzean, 10 saio izango dira adin tarte bakoitzeko.
Plazak eta parkeak honakoak dira:
• ANTXON: Axular plazan. Eguraldi txarrarekin, Kultur etxean.
• DONIBANEN: J. J. Otaegi plazan. Eguraldi txarrarekin frontoian
• SAN PEDRON: frontoian. Eguraldi txarrarekin udal aretoan
• TRINTXERPEN: Serafin Esnaola plazan. Eguraldi txarrarekin Alkateordetzan