Jarraian dituzuen ikastaroak zuen herrian, auzoan, ikastetxean edo elkartean antolatu daitezke. Astean zehar eta asteburuetan zuek aukeratutako ordutegian burutu dezakegu honelako ikastaro bat. Gure irakasleria ikastaroa burutuko litzatekeen tokira bertaratzen da.
Horretarako, 8 eta 20 lagun arteko taldea osatu behar duzue eta Gipuzkoako Urtxintxa Eskolarekin harremanetan jarri:
- Telefonoz 943270033 zenbakira hots eginaz.
- Informazio eskaerako formularioaren bidez.