Urtxintxa

Urtxintxak eskaintza berri bat gizarteratzen du: "Hausnarketa Prozesuen dinamizazioa".

mai. 14
2012

Donostiako Antigua auzoan kokatua dagoen Luberri ikastetxean, bertako guraso elkartearen eskariari jarraituz, bertako guraso komunitatearen hausnarketa prozesu bat burutu dugu. Ekimen honek eduki dituen emaitza onak eta beste zenbait arloetan zein errealitateetan aplikagarria delakoan, gure eskaintza zabalean txertatzea eta interesatuak egon zaitezketen guztiekin partekatzea erabaki dugu.

Ekimen honen informazio gehiago hemen duzue.

+ albiste osoa irakurri

Txantxariak: Argitalpen berria

api. 19
2012

“Txantxariak – Euskal Jolasen Bilduma 4” izeneko DVD-CD-Liburuxkaren bidez taldean abesteko eta dantzatzeko euskarazko jolasak zabaldu nahi ditugu. Horretarako, herriz-herri dabiltzan Txantxariek hainbat animazio jolasak erakusten dizkigute. Jolasak ikusteko, abestiak entzuteko baina, batez ere, kalean euskaraz jolasteko tresna izatea da gure helburua, euskaraz ondo pasatzea, hain zuzen ere.

+ albiste osoa irakurri

Ikastaroak

ikastaro denak ikusi

Begirale ikastaroa 2012-2013

2012-2013 ikasturteko Begirale ikastaroen informazio guztia ekainean argitaratuko dugu. Beraz adi egon hurrengo hilabeteko aldaketei.

 

Euskal jolasen bilduma II

Euskal jolasen bilduma

CD-ROMa urtebete lehenago argitaratutako lehen bilduma osatzera heldu zen 2002 urtean. Lehen CD-ROMaren estiloari jarraiki, jolas interaktibo bat ("Ipurtargien Ganbara" deiturikoa) eta beste berrogeita hamar euskarazko jolas bildu ziren bertan.

ikusi
Aisia.net