Zerbait bilatzera zoazenean, bi gauza gertatzen omen dira: zaila izaten dela behar duzun hori aurkitzea, eta bestalde, bilaketa bidean dauden beste hainbat gauza interesgarri, gozo, erakargarri… ez dituzula ikusten. Alegia, zentzumenak irekiak edukita, behar duzun hori bilatzera joan gabe ere etorriko zaizunaren konfiantza eduki behar dela. Eta halaxe gertatu zen Naroa eta Urtxintxaren arteko harremanean. Behar zehatz batzuk aseko lituzkeen pertsona baten premia genuela zabaldu genuen, eta ehun pertsona baino gehiagoren erreferentziak iritsi zitzaizkigun. Baina ez genuen aurkitu bilatzen genuena. Denbora pasatzen utzi, eta bilatzen ez genuenean, iritsi zen Naroa guregana. Elkarrizketa bat nahikoa izan zitzaigun Naroa pertsona ezagutzeko, bere formazioa eta eskarmentuarekin batera, behar genuen pertsona zela ikusteko. Eta bere ekarpenaren, jarreraren eta harremanaren oparotasunaren eguneroko lekuko gara guztiok jadanik.
Gehiago irakurri
Egia Kolektiboko kideak urte hauetan guztietan bide-lagun izan ditugu. Fede, Patas eta Karlos nagusiki. Arlo laborala taxuz antolatzen, ekonomia eta kontabilitatea atontzen, une garratzen batean aholkularitza jasotzen,…
Karlosek, bai maila profesionalean zein gizarte mugimenduetan ibilbide luzea du eta bere jarduera anitzen lekukoak oparoak dira. Gu bezalako elkarteontzat, eredugarria. Urruneko iluntasun batek, tamalez, bahiturik duen arren, Urtxintxak merezi duen argia ematea erabaki du. Argi honen isla, beste bat, jarraian duzuen artikulua. Epe laburrean bere gertuko egunerokotasunarekin ordezkaturik egongo denaren gogoa eta itxaropenaz, mila esker Karlos.
Gehiago irakurriIritzi gehiago: