Ner group-en prentsa agerraldia
Ner group-eko kideok, komunikabideen aurrean ner group elkartearen aurkezpen publikoa egin berri dugu.
Urtxintxa ner groupeko kidea da, eta mezu honetan komunikabideen eskutan jarri genuen dokumentua eskuragarri jartzen dizugu.
Bertan, ner group elkarteari buruzko informazioa, ezaugarriak eta datu desberdinak bistaratu ahal izango dituzu.
2012-2013 ikasturteko Begiraleak
Dagoeneko 2012-2013 ikasturteko Begirale ikastaroaren atal teorikoa amaitu da, bai astean zeharreko taldean (intentsiboa) baita aste bukaeretako taldean ere (estentsiboa).
Orain praktika egiteko garaia iritsi da, zorte ona opa dizuegu guztiei eta ea laster elkarren berri izaten dugun izandako esperientziak partekatu ahal izateko.
"Gazte jendea ezinbesteko kate-maila" Iņaki Martinez de Lunaren iritzi artikulua
Iñaki Martinez de Lunak elkarteari buruzko iritzi artikulua argitaratu du. Bertan, Urtxintxarekin eduki duen ibilbidearen berri, esperientzia eta bizipenak partekatzen dira.
Berrizeko Learreta-Markina ikastetxekoak aurtengo ikasturtean Hezhiz egitasmoa jarri dute martxan lehen hezkuntzako 5 eta 6.mailakoekin. Ikasturtean zehar hainbat dinamika egin ondoren ikasturtea ixteko Etxeren bisita jaso dugu.
Gaztetxoek Etxe ezagutzeko aukera izan dute, beraiek egindako galderak erantzunez bertatik bertara, musikari bezala izan dituen esperientziez aritu zaigu Berriztar gaztea.
Donostiako auzo desberdinetan Parketarrak arrakastatsu doaz
Donostiako auzo desberdinetan, Parketarrak egitasmoak jolas eta kanta desberdinen inguruan familiak biltzen ditu egun desberdinetan zehar. Egitasmoak duen arrakastaren gakoetako bat, Donostiako Euskara zerbitzuak eta Martuteneko Auzo elkarteak egiten ari diren hedapena da. Garrantzitsua oso, parte hartzea bermatu eta finkatutako helburuak bete daitezen.
Donostiako Alde Zaharreko Parketarrak egitasmoa aurrera doa.
Aurreko asteazkenean Donostiako Alde Zaharrean euriaren presentziarekin Parketarrak egitasmora familia ugari gerturatu ziren arren, atzoko saioan mordoa egon ziren jolas eta ekintza desberdinez gozatzen.
Hurrengo asteazkenean ere bertan egongo gara (Zuloaga plazan) eta nahi duzuen guztioi gerturatzera animatzen zaituztegu.
Irungo Solas Jolas udalekuen Begirale zerrendak argitaratu dira
Dagoeneko atera dira elkarrizketarako hautatuak izan direnen begirale zerrendak. Jarraian duzuen dokumentuan agertzen da zerrenda.
Elkarrizketarako hautatutakoen artean agertzen ez dena itxaron zerrendan egongo da.
"Urtxintxarekin haziz eta heziz" Ane Azpillagaren iritzi artikulua
Ane Azpillaga, ezagutza berriak jakinduria bihurtzeko oinarri sendoak dituen Urtxintxako langile gazteena dugu eta elkarteari buruzko iritzi artikulua argitaratu du. Bertan, Urtxintxarekin eduki duen ibilbidearen berri, esperientzia eta bizipenak partekatzen dira.
0-5 urteko haurren gurasoentzat jolas ikastaroa
0-5 urte bitarteko haurren gurasoentzat jolas Ikastaro monografiko berri bat eskainiko dugu maiatzaren 31, ekainaren 7 eta 14 egunetan (ostiralak). Hiru saio izango dira Donostian emango direnak.
"Urtxintxa: pertsonengan oinarritutako proiektua" Juanje Anduagaren iritzi artikulua
Juanje Anduaga, Urtxintxa Ner Group elkarteko kide denetik elkar lanean aritutakoak, elkarteari buruzko iritzi artikulua argitaratu du. Bertan, Urtxintxarekin eduki duen ibilbidearen berri, esperientzia eta bizipenak partekatzen dira.