Donostiako Alde Zaharreko Parketarrak egitasmoa aurrera doa.
Aurreko asteazkenean Donostiako Alde Zaharrean euriaren presentziarekin Parketarrak egitasmora familia ugari gerturatu ziren arren, atzoko saioan mordoa egon ziren jolas eta ekintza desberdinez gozatzen.
Hurrengo asteazkenean ere bertan egongo gara (Zuloaga plazan) eta nahi duzuen guztioi gerturatzera animatzen zaituztegu.
Irungo Solas Jolas udalekuen Begirale zerrendak argitaratu dira
Dagoeneko atera dira elkarrizketarako hautatuak izan direnen begirale zerrendak. Jarraian duzuen dokumentuan agertzen da zerrenda.
Elkarrizketarako hautatutakoen artean agertzen ez dena itxaron zerrendan egongo da.
"Urtxintxarekin haziz eta heziz" Ane Azpillagaren iritzi artikulua
Ane Azpillaga, ezagutza berriak jakinduria bihurtzeko oinarri sendoak dituen Urtxintxako langile gazteena dugu eta elkarteari buruzko iritzi artikulua argitaratu du. Bertan, Urtxintxarekin eduki duen ibilbidearen berri, esperientzia eta bizipenak partekatzen dira.
0-5 urteko haurren gurasoentzat jolas ikastaroa
0-5 urte bitarteko haurren gurasoentzat jolas Ikastaro monografiko berri bat eskainiko dugu maiatzaren 31, ekainaren 7 eta 14 egunetan (ostiralak). Hiru saio izango dira Donostian emango direnak.
"Urtxintxa: pertsonengan oinarritutako proiektua" Juanje Anduagaren iritzi artikulua
Juanje Anduaga, Urtxintxa Ner Group elkarteko kide denetik elkar lanean aritutakoak, elkarteari buruzko iritzi artikulua argitaratu du. Bertan, Urtxintxarekin eduki duen ibilbidearen berri, esperientzia eta bizipenak partekatzen dira.
Irungo udalekuak kudeatuko ditugu (BEGIRALE IZEN EMATEA IREKIA)
SOLAS-JOLAS izeneko udaleku irekiak Irungo haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko Irungo Udalak duen erronketako bat da. Uztailean eta abuztuan burutuko diren udaleku irekiak dira eta hauetan euskararen erabilera sustatu eta hizkuntzarekiko haurraren jarrera hobetu nahi da ekintza ludikoen bidez. Ikastetxeetan egiten dituzten jarduerez gain tailer, txango eta aisialdiko ekimen ugari antolatuko ditugu..
FAMILIAOLA, UDABERRIAN ERE BAI!
Udazkenean eta neguan hainbat tailer eta irteera burutu eta gero, ikasturte amaiera gerturatzen ari den heinean, Familiaolako ikasturte honetako azken tailerrekin gatozkizue. Maiatzerako euskal dantzak, asteazken sorginduak eta sukaldaritza tailerra antolatu ditugu, ekintza desberdinez gozatuz aisialdia euskaraz bizi nahi duten Irungo familientzako. Horretaz gain, ikasturte honi amaiera emateko ekintzetan parte hartu duten familia guztiak agur-festara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu. Haur eta heldu, parte hartzeko gogoz bazaudete, animatu!
Lan taldeen motibazioa eta bileren dinamizazioaren inguruko formazio saioa emango du Urtxintxak asteazkenean teknaliako egoitzan. Bertan landuko diren gaiak ondorengoak izango dira: bileren definizioak, bilera mota desberdinak, talde dinamizazioa, lider eta koordinatzailearen funtzioak...
Gainera bileren aurretik, bitartean eta ondoren kontutan hartu beharreko oharrak landuko dira bilera horien egitura egokia zein den adieraztekoa.
Pilula bertako 30 ikaslek jasoko dute eta irakatsi eta ikasteko aukera paregabea izango da.
"Hezkuntza inklusiboa, gutako bakoitzarentzat eta guztiontzat" Txiber Iraolaren iritzi artikulua
Txiber Iraola, Urtxintxan begirale eta zuzendari ikastaroa egin zituenak eta gerora begirale bezala Urtxintxan lanean egon denak, elkarteari buruzko iritzi artikulua argitaratu du. Bertan, Urtxintxarekin eduki duen ibilbidearen berri, esperientzia eta bizipenak partekatzen dira.
"Parrapasa" Mikel Urdangarinen iritzi artikulua
Mikel Urdangarin, Urtxintxak eskaini zuen lehen begirale ikastaroan parte hartu zuenak eta gerora begirale bezala Urtxintxan lanean egon denak, elkarteari buruzko iritzi artikulua argitaratu du. Bertan, Urtxintxarekin eduki duen ibilbidearen berri, esperientzia eta bizipenak partekatzen dira.