Nortzuk gara
Urtxintxa Eskola irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere ibilbidea 1986. urtean hasi zuen. Bere jarduera nagusia haur eta gazteen aisialdiko heziketaren esparruan hasi zuen.
Jarduera hauek beste esparruetara zabaltzen joan ziren, hala nola, hizkuntza normalizazioarekin zerikusia duten formazio planak, baliabideen sorkuntza eta haur zein gazteekin esku-hartze zuzena; aisialdiko heziketaren arloko egitasmo zehatzen kudeaketa,ikerketa eta aholkularitza.
Misioa
Heziketan oinarritzen den gizakiaren garapena, nagusiki aisialdiko formazioa eta esku-hartzen zuzenaren bitartez. Gizakiaren garapena, ondorengo aldagaietan oinarritzen da:
-
Heziketa: Urtxintxaren jarduera guztiek heziketa dimentsio argia dute, bai bitartekoetan bai xedeetan.
-
Aisialdiko heziketa, aisialdirako heziketa: aisialdiak berebiziko garrantzia duelako haur eta gazteen (etorkizuneko helduak) nortasunaren eraikuntzan, aisialdia bitarteko ezin hobea delako baloreen heziketan.
-
Gizakiaren sustapena: gizakiaren errealizazio osoa, duintasunean oinarrituta eta dimentsio guztietan.
Oinarri pedagogikoak
Gizakia, gainontzeko izaki bizidunak bezala, osatzen doa, bere burua osatzen doa.Haurrekin ditugun harremanetan prozesu honetan konfiantza edukitzean datza eta horretan oinarritzen gara.
-
Haurra eta gaztea bere garapenari ekin aurretik, lehenik eta behin bere oinarrizko beharrak asetuak egotea behar du. Hauek dira: maitatua sentitzea eta seguridadea sentitzea.
-
Gizakia maitatua sentitzen da baldintzarik gabe onartua denean (epairik gabe, manipulaziorik gabe, zigorrik gabe, zentzurik gabeko saririk gabe,...) eta bere oinarrizko beharrak errespetatuak direnean (gertutasuna, babesa,...)
-
Maitatua sentitzen da garapen beharrei giro egoki bat eskaintzen zaienean.
-
Fisikoki seguridadea sentitzen du arrisku aktiboak ez daudenean.
-
Emozionalki seguridadea sentitzen du eraso emozionalak eta fisikoak jasotzen ez dituenean, bere lana errespetatua denean, bere emozioak adierazi ditzakeenean.
-
Seguridadea sentitzen du muga argi eta jarraietan bizi denean, giroa deneantzat lasaia eta ziurra izango dela bermatzen denean.
-
Ikaskuntza ingurunearekin elkar-eragintza beraren bidez ematen da. Helduok ez dugu zergatik dena irakatsi behar.
-
Balioak ez dira irakasten, bizitzen dira, ikasten dira.
-
Haur bakoitzak sentitu behar du bere garapen mailarako egokiak diren baliabide eta azpiegiturak eskaintzen zaizkiola beharrezkoak dituen esperientziak bizitzeko, honela bere potentzialtasuna garatu ahal izango duelarik.
-
Gure funtzioa haurrekin eta gazteekin gaudenean prozesu hauetan laguntzea da, bide-lagun izatea da, ingurunearekin elkar-eragintzarako beharrezkoak dituzten baldintzak ezin hobeak izan daitezela bermatuz (materialak eta emozionalak).
-
Finean, onartu eta errespeta ditzagun bizitza prozesuak.
Partaide gara