Honela definitu daitezke ikasketa eta zerbitzu solidarioak :
“Ikasketa eta zerbitzua hezkuntza-proposamena da, eta ikasketa zein komunitatearentzako zerbitzua bateratzen ditu ondo egituratutako proiektu bakar batean. Bertan, hain zuzen ere, parte-hartzaileek ikasi egiten dute eta, aldi berean, inguruneko benetako premietan lan egiten dute, hobetzeko asmoz” [1]
Beraz, bi elementuren ondorioz sortutako binomioa da: ikasketa eta zerbitzu solidarioa. Bi elementu hauek bat egitean, errealitate berria sortzen dute, eta bakoitzak banan-banan dituen eraginak biziagotzen dira:
Gainera, ikasketa eta zerbitzu solidarioan asmo pedagogikoa eta asmo solidarioa uztartzen dira: gizarte-erabilgarritasuna duen hezkuntza-proiektua da.
[1] Puig, J.M.: Battle, R.: Bosch, C. eta Palos, J.: Aprendizaje servicio. Educar para la ciudadanía. Barcelona, Octaedro argitaletxea, 2007.