Txantxariak Euskal Jolasen Bilduma IV
DVD-CD-Liburuxka honen bidez taldean abesteko eta dantzatzeko euskarazko jolasak zabaldu nahi ditugu. Horretarako, herriz-herri dabiltzan Txantxariek hainbat animazio jolas erakusten dizkigute.
PUNPALAPLAN Euskal Jolasen Bilduma III
Punpalaplan izeneko DVDa, Urtxintxak 2001. urtean hasitako bidea jarraitzen du. Argitalpen hau txikienengan pentsatzen egin zen, horregatik, jolasak 0-5 urte arteko haurrei zuzenduak daude, nahiz eta jolas eta abesti ugari helduagoentzat ere baliagarriak
CD-ROMa urtebete lehenago argitaratutako lehen bilduma osatzera heldu zen 2002 urtean. Lehen CD-ROMaren estiloari jarraiki, jolas interaktibo bat ("Ipurtargien Ganbara" deiturikoa) eta beste berrogeita hamar euskarazko jolas bildu ziren bertan.
"Euskal Jolasen Bilduma I" izeneko CD-ROMa Urtxintxa Eskolak argitaratu zuen 2001 urtean. Bertan, TORTOLOXAK euskal jolas tradizionalean oinarritutako jolas interaktiboaz gainera, berrogeita hamar euskarazko jolas aurkituko dituzu.
Gazte hizkera jardunaldien ondorio liburua
2005eko apirilean Azpeitian gauzatutako “Gazte hizkera” jardunaldietako edukiak liburu honetan bildu ditugu lagunarteko hizkeran eta zehazki gazte hizkeran ekarpen bat egin nahian.
Liburuxka honetan 2005 eta 2006. urteetako piropo lehiaketetan parte hartu zuten gazteek bidalitako 99 piropo aukeratu ditugu zuen poltsikorako eta zuen ingurukoen atseginerako.
Argitalpen honen bidez euskarazko gazte hizkeraren gaia ahalik eta gehien gizarteratzeko eta zabaltzeko asmoz, proposamen praktikoa egiten zaie gazteekin lanean diharduten hezitzaileei.
Argitalpen honen bidez, hizkuntzaren transmisioan eten den katenbegia osatzea da gure helburua: haurrei euskaraz jolas egiteko tresnak ematea alegia.
Udako egitasmoak izeneko eskuliburua, aisialdi alorreko pedagogian diharduten profesionalei eskainitako baliabide praktiko bat da, beren eguneroko zereginetan erabil dezaten.