HARTZAILEAK
18 urte arteko gaztetxoak.
XEDE NAGUSIA
Euskal Herri osoko gaztetxoei zuzendutako piropo lehiaketa antolatzea hizkera ez formala sustatzeko.
GAIA
Euskarazko Piropoak.
PIROPOAK AURKEZTEKO MODUA
aisia.net orrian jasoko dira piropoak, horretarako, parte hartze fitxa e-mailez bidali behar da piropoarekin batera.
HAUTAPENA
Hautapen batzorde bat osatuko da eta batzorde honek piropo guztien artean hamar onenak aukeratuko dituzte. Gero Lagunarteko Hizkerarekin jolasean programan parte hartutako gazteek bozkatuko dute horien artean onena aukeratzeko.
SARIAK
Lau sailetan banatuta:
1. Goxoena - 2. Pikanteena - 3. Originalena - 4. Herrikoiena
NOIZ
Negu eta udaberri artean garatzen dugu lehiaketa hau.