Urtxintxa

Urtxintxa eskola 25. urteurrena

Piraten etxea

Aurkezpena

Euskal kortsarioak eta piratak oinarri hartuta euskara eta ingurumena lantzeko egitasmo pedagogikoa da Piraten Etxean gauzatzen dena.

Haurra fantasia eta jolasaren munduan murgilduz hezkuntza mailako helburuak lantzeko egonaldia. Programa haur eta lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta ikasturte osoan garatzen da. Bertan, hainbat jolas egiten dira (loro jolasa, altxorraren bila...), piraten abestiak abesten dira eta txangoak egiten dira ( ontziola bisitatu, txalupan bira Pasaiako portutik...). Azken finean, Patxi eta Mari piraten eskutik egonaldia bizipen ahaztezina da; pirataz jantzita, hauen elikagaiak dastatuz, beraien abestiak dantzatuz, tresneriak ezagutuz, oheetan lo eginez...

Mare, Tasio eta Txomin piratak hantxe daude, Euskal Herriko haur eta gaztetxoen zain, egun pasa atsegin eta zoragarriak pasatzeko asmotan.

Hona hemen aurkezpen Bideoa: Piraten Etxea

Aisia.net
Laguntzailea:
Jaurlaritza