Piraten etxea
Helburuak
HIZKUNTZA HELBURUAK: Euskara
Euskaraz bizitzeko aukera eskaini.
-
Eguneroko eginbehar (ohera jaikitzean, garbiketan, gosaltzen, bazkaltzen, afaltzen...) arruntetan euskaraz jarduteko aukera eskaini.
-
Eguneroko ekintzetan (jolasak, irteerak,dantzak...) euskaraz aritu.
Euskara egonaldiaren harremanerako hizkuntza izango dela ziurtatu.
-
Piraten pertsonaiak erabiliz identifikazioa sendotzeko bultzatu.
Euskara aisialdirako komunikazio tresna eta bizitzeko modu gisa ulertu eta erabili.
-
Beraien arteko hizkuntza ohiturak aldatu.
Haurren ahozko berezko komunikazioa indartu.
-
Ikasiak dituzten hizkuntza egiturak egoera desberdinetara aplikatuz, hitz egiteko erraztasuna lortu.
-
Ahozko hizkuntzaren jarioa indartu.
Euskara ezagutzeko aukera eman beren inguru hurbilenean euskararekin harreman zuzenik ez duten ikasleei.
Euskararen ikaskuntza prozesua sendotzeko baliagarria izan.
-
Hizkuntza egiturak eta hiztegia finkatu eta aberastu.
-
Irakurtzeko(liburutegia) eta idazteko(eskutitzak piratei) trebetasuna eta erraztasuna bultzatu.
Euskararekiko jarrera positiboa sustatu.
Haurrengan euskara ikasteko motibazioa suspertu.
Euskal kultura eta tradizioetara hurbilketa.
-
Abesti,Piraten historia eta ohiturak, jolasak eta abarren bidez, haurrek euskal kulturari buruz duten ikuspegia zabaltzea eta bereganatzea lortu nahi da.
Euskararen bidez Euskal Herria ezagutu.
-
Itsaso eta Arrantzale munduaren berri izan dezatela, gertutik ikusi eta ikasiz.
GIZA MAILAKO HELBURUAK
Haur eta hezitzaileen arteko harremana eta haurren arteko harremana alaia eta konfiantzazkoa izatea:
-
Haur guztien partehartzea bultzatu.
-
Haurren beharrei aurre egin hauek aztertuz.
-
Eztabaida eta elkarrizketan oinarritu.
-
Talde giroa lortzea, bai lanerako eta bai jolaserako.
Haurraren nortasuna eta autonomia garatu:
-
Norbere ideiaz azalduz eta besteenak errespetatuz nortasuna sendotu.
-
Haurraren autonomi maila indartu.
-
Elkarbizitzarako arauak osatu eta onartu.
Berdintasunaren kulturan oinarrituz gure eguneroko dinamikan uztartu.
Piraten munduaren ezagutza:
-
Euskal piraten berri zabaltzea.
-
Piraten inguruko hainbat bitxikeria aztertzea.
Euskal giro bat bideratzea eta haurren hiztegia sendotzea.
-
Itsasoarekin, ontziekin, loturiko hiztegia landuz
-
Harreman guztiak euskaraz jorratuz.
Ingurunearen ezagutza:
-
Pasaiako badiaren ezagutza eta bertan burutzen diren ihardueren azterketa burutzea.
-
Jaizkibel mendiaren malden bitxikeriak aztertzea: atalaiak, labarrak, kalak, ...
Naturarekiko hurbilpen bat burutzea, eta ingurugiroarekiko jarrera egokia bideratzea.
-
Kokaguneak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatuz.
-
Itsasoarekin loturiko gaiak landuz.
-
Jarrerak jorratuz.
Orientazioa eta mapen irakurketa jorratzea.
-
Izarrak aztertuz
-
Altxorraren bila jolasaren bitartez