Urtxintxa

Urtxintxa eskola 25. urteurrena

Programazioa

 

Ondorengoa da maiatzerako eskaintza:

 

ASTEAZKEN SORGINDUAK:

Murgil zaitezte sorginen munduan, hainbat istorio ezagutu eta ekintza desberdinak burutuz.

Noiz: Maiatzak 8 eta 15, 17:30etatik 19:00etara

Non: Dunboa ikastetxean, M. Aznar Enbajadorea kalean

Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 2 urte

Izena emateko epea: Maiatzak 2

 

SUKALDARITZA:

Etxeko txikienak ere gure jatorduetan partaide eginez hainbat jaki goxo prestatuko ditugu elkarrekin!

Noiz: Maiatzak 16 eta 23, 17:30etatik 19:00etara

Non: La Salle elkartean, San Martzial kalean

Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 2 urte

Izena emateko epea: Maiatzak 2

 

EUSKAL DANTZAK:

Gaurko eta betiko dantzak ondo pasatuz eta euskaraz ikasteko aukera:

Noiz: Maiatzak 20 eta 27, 17:30etatik 19:00etara

Non: Dunboa ikastetxean, M. Aznar Enbajadorea kalean

Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 4 urte (HH 4tik aurrera)

Izena emateko epea: Maiatzak 2

 

AGUR-FESTA:

Urtean zehar Familiaolan parte hartu duzuen guztiok ikasturtea agurtzeko aukera duzue, egindako tailerrak gogoratu eta gainontzeko familiekin zuen esperientziak partekatzeko. Izena ematean, ezinbestekoa da familiako zenbat kide etorriko zareten esatea.

Noiz: Maiatzak 30, 17:30etatik 19:00etara

Non: La Salle elkartean, San Martzial kalean

Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 2 urte

Izena emateko epea: Maiatzak 24

Aisia.net
Laguntzailea:
Jaurlaritza