Urtxintxa

Urtxintxa eskola 25. urteurrena

Definizioa

1991.urtean Pello Jauregi doktoreak gazte lagunarte bat hartu eta haren euskalduntzeari ekin zion. Honek, bi gauza lortu zituen Pasai Antxon abiatu zuen esku hartzean: batetik, erdaraz bizi zen lagunarte batean hizkuntzazko ohituraren aldaketa burutzea; eta bestetik, hizkuntzazko ohitura aldatzeko prozesuaren gaineko jarraipena egitea, prozesuaren gakoak ezagutzeko.

Hastapen teoriko eta metodologikoak astindu ostean, lagunarteen beharrei hobeto doitzen zitzaien esku hartze baten diseinua osatu zuen Pello Jauregik, diseinu hau Lasarte-Orian abiatuko zen, horrela ikerketaren bigarren ziklo bati hasiera emanez, esperientziaren neurria eta lagunartearen kopurua handituz. Kuadrillategi izenez agertu zen egitasmoa eta hiru urtez iraun zuen esperientziak.

Lasarte-Oriako esperientzia baikorra izan zen arren, Kuadrillategik zuen diseinua fintzeko asmoz, adinean behera egin zen, aisialdiko eskaintzaren formatua erraztuz eta egitasmoan parte hartuko zuten gazteen iraupena bi urtetara mugatuz. Honela, 2001-2002 ikasturtean zortzi udalerrik abiatu zuten Kuadrillategi egitasmoa: Lasarte-Oriak, Urnietak, Beasainek, Debak, Bergarak eta Aretxabaletak. Urtebete geroago beste hiru herrik helduko zioten egitasmoari: Atarrabiak, Burlatak eta Uhartek.

Ikerketako hirugarren zikloa 2003.urtean bukatu zen, ikerketaren emaitzak eta ondorioak “Koadriletan euskararen erabilera suspertzeko egitasmoaren emaitzak. Kuadrillategi ikerketa eta aholkularitza.”

Aisia.net
Laguntzailea:
Jaurlaritza