Urtxintxa

Urtxintxa eskola 25. urteurrena

Aurkezpena

Zabu Zibu

Pasaiako Udalak urte asko darama famili esparruan euskara sustatzeko sentsibilizazio lanean eta hainbat egitasmo gauzatzen; familia baita eraginkorrena haurren hizkuntza beharrei erantzuteko, hizkuntzarekiko maitasuna transmititzeko eta praktikan erabiliz, hizkuntzari garrantzia emateko.

Jolasa, gainera, hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko bitarteko atsegina da, erakargarria bai haur eta baita gurasoentzat ere. Euskarak, horrela, eskolaz kanpoko balioa hartzen du, eta hori ezinbestekoa da gizarte erdaldunduetan haur eta gaztetxoek hizkuntza bereganatzeko eta erraz hitz egiteko moduan ikasteko. Zeregin honetan eskola ez dela nahikoa aspaldi frogatua dago.

Askotan, ordea, amek eta aitek ez dute ziurtasun nahikorik seZabuzibuntitzen euren haurrekin euskaraz jolasteko, edota, beste kasu askotan, ez dituzte euskarazko jolasak eta kantuak ezagutzen.

Hutsune hau bete nahian sortu da Zabu-zibu egitasmo berria. Parke eta plazetan elkartzen diren haur eta gurasoak dinamizatzaile batekin batera kantuan eta jolasean arituko dira. Gurasoek, euren haurrekin euskaraz jolasteko “laguntzaile” bat izango dute, beraz.

EZAUGARRIAK

ZabuzibuKantu eta jolasen tailerrak eskaini izan zaizkie gurasoei lehenago baina ikastetxeetan. Halere, gurasoak eta haurrak biltzea naturalagoa eta eraginkorragoa dela jakinik, egitasmoa plazara ateratzen dugu, kalera. Horrela, gainera, elkarrekin parte hartzeko aukera dute eta denbora gehiago euskaraz jolasteko eta kantatzeko. Zabu-Zibu bitartez beraz, familiei eta kalean, jolaserako gune naturalean eskainiko zaizkie tailerrok.

FUNTZIONAMENDUA

Dinamizatzailea astean behin Pasaiako barruti bakoitzeko parke edo plaza batean aritzen da:

Plazak eta parkeak honakoak dira:

Jolasak 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat dira (H.H.). Dinamizazioak haurrek helduekin parte hartzeko pentsatuak daude, ez dira haurra dinamizatzailearekin utzi eta helduak beste nonbaitera joateko prestaturiko saioak.

Aisia.net
Laguntzailea:
Jaurlaritza