Urtxintxak gipuzkoako Foru Aldundiarekin euskarazko harremana izateko konpromisoa sinatu du
Urtxintxak eskaintza berri bat gizarteratzen du: "Hausnarketa Prozesuen dinamizazioa".
Donostiako Antigua auzoan kokatua dagoen Luberri ikastetxean, bertako guraso elkartearen eskariari jarraituz, bertako guraso komunitatearen hausnarketa prozesu bat burutu dugu. Ekimen honek eduki dituen emaitza onak eta beste zenbait arloetan zein errealitateetan aplikagarria delakoan, gure eskaintza zabalean txertatzea eta interesatuak egon zaitezketen guztiekin partekatzea erabaki dugu.
Ekimen honen informazio gehiago hemen duzue.
+ albiste osoa irakurriTxantxariak: Argitalpen berria
“Txantxariak – Euskal Jolasen Bilduma 4” izeneko DVD-CD-Liburuxkaren bidez taldean abesteko eta dantzatzeko euskarazko jolasak zabaldu nahi ditugu. Horretarako, herriz-herri dabiltzan Txantxariek hainbat animazio jolasak erakusten dizkigute. Jolasak ikusteko, abestiak entzuteko baina, batez ere, kalean euskaraz jolasteko tresna izatea da gure helburua, euskaraz ondo pasatzea, hain zuzen ere.
+ albiste osoa irakurri
2012-2013 ikasturteko Begirale ikastaroen informazio guztia ekainean argitaratuko dugu. Beraz adi egon hurrengo hilabeteko aldaketei.
PUNPALAPLAN Euskal Jolasen Bilduma III
Punpalaplan izeneko DVDa, Urtxintxak 2001. urtean hasitako bidea jarraitzen du. Argitalpen hau txikienengan pentsatzen egin zen, horregatik, jolasak 0-5 urte arteko haurrei zuzenduak daude, nahiz eta jolas eta abesti ugari helduagoentzat ere baliagarriak
ikusi